Programan erabili ditugun material didaktikoak eskuratu nahi?

Deskargatu "Euskal Berria" jokoa imprimagarria.

Euskal Berria ez da joko bat soilik; irudimen kolektiborako eta etorkizunak elkarrekin eraikitzeko tresna indartsua da. Elkarlanaren, elkarrizketaren eta sormenaren bidez , jokoak gure lurraldearen geroa komunitate ikuspegitik arakatzera gonbidatzen gaitu. Parte hartzaileek erronka eta dilema partekatuei aurre egin beharko diete, istorio esanguratsu bat ehunduz eta euren nahiak, beldurrak eta proiektuak mapa batean marraztuz. Ezagutuko dituzu zure gaitasunak, interesak eta zure ideiak nola garatu komunitatearentzat baliagarri izateko. Eta hori guztia esperientzia praktiko baten bidez, giro kolaboratibo eta dinamikoan.

Deskargatu Bateraren lan-koadernoa: egokitu, inprimatu eta ekin!

Hemen aurkituko duzu Bateraren lan-koadernoa; zure ikastetxera moldatzeko edo zure beharretara egokitzeko edita dezakezu. Inprimatu eta jarraitu jarduerak. Banaka zein taldean egiteko pentsatuta daude, 3 egunetan burutzeko. Gure proposamena taldean egitea da; horrela, jarduera bakoitzaren ondoren, ondorioak partekatu daitezke eta esperientzia aberasgarriagoa izango da. Bertan, <ure gaitasunak, interesak eta zure ideiak nola garatu ikasiko duzu, komunitatearentzat baliagarri izateko. Eta hori guztia esperientzia praktiko baten bidez, giro kolaboratibo eta dinamikoan.